Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrizio (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) 1 iz erlijio katolikoan, beldurrak eragindako damua.

Gogorik ez dagoenean ere, borondatea hartu behar izaten da eta, ipuin teologiko baten arabera, kontrizio edo maite-damurik ez zeukanak atrizioa edo beldur-damua behar zuen eduki. ETC-literatura, saiakera   Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012

Atrizioa azpimarratuko du Xenpelarrek, hau da, zigorraren beldurrak eraginda zuzendu behar dugu jokabidea, ez hainbeste Jainkoarekiko maitasunari traizio egiteak sortuko liguken minagatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bertsolarien ahoz, Luzia Alberro Goikoetxea, EHU/UPV, 2017

2 iz erabiltzeak edo marruskadurak eragindako higadura.

Horietan, elkorrak edozein tamainatako partikulak dira, eta horrek ezaugarri batzuk ahalbidetzen ditu, hala nola trinkotasun handia, partikulen arteko kontaktua handitzea eta atrizioa murriztea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Los Angeleseko saiakuntzak zatiketa erresistenzia neurtzen du eta friabilitate saiakuntzak atrizio erresistentzia. ETC-entziklopedia   Zagor, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus