Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atomizagailu (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi) iz atomizatzeko tresna.
Jokoz joko, konfetiak eta hari fin eta koloretsuak jendeen gainera botatzeko aukera ematen duen atomizagailuak segitzen dute izaten jokoen arteko gustukoenak, urtero bezala. ETC-prentsa Berria, 2011-07-29
Atomizagailurako likido poteak izan daitezke nikotinadunak edo nikotina bakoak, norberaren beharren arabera. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-12-20
Atomizador: Atomizagailua ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Errotore edo atomizagailu tangentziala tresna pikortatzaile gisa sortu zen hasiera batean. ETC-zientzia, zuzenbidea Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007