Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateta (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi) iz ezkaratza.

Biharamunean itzuli ginenean, batak esne apur bat, besteak ura edo bestelako mizkeriaren bat generamatzala, atetara sartu eta zer edo zer biguna zapaldu nuen, oinpean piku heldu baten moduan plast egin eta galtzerdi zuriak odolez pikardatuta utzi zizkidana. ETC-literatura, saiakera   Hezurren erretura, Miren Agur Meabe, Susa, 2019

Ez zion atetak, baina, uda betean eskaini ohi zion freskurarik ekarri, beroena ere joan ohi da-eta irail hondarrerako hemen. ETC-literatura, saiakera   Zamaontzia, Iņigo Aranbarri, Susa, 2011

Piltzarreri su eman eta bere girgileriarekin gorte gibeleko atetarik karrikara haizatu Medor mutur luzea! ETC-literatura, saiakera   Balitzane, Piarres Trounday, Maiatz, 2008

Korridore hutsetan bueltaka nenbilela amets egin nuen, alderik alde zabalik zeuden ezin konta ahala atetatik gela hutsetara sartzen nintzela, baina geletan ez zegoen inor. ETC-literatura, saiakera   Zerua gainbehera dator, Lorenza Mazetti (Xabier Olarra / Fernando Rey), Igela, 2012

Haren autoa oraindik garajearen atetan zegoen. ETC-literatura, saiakera   Satanen seme, Charles Bukowski (Mikel Olano), Elkar, 2007

Atetan utzi zuen odol arrastoagatik, Ofelia eskaileretan behera abiatu zen, eta antza denez atezain automatikoko tinbreak jo ostean, zabalik aurkitu zuen aurreneko lokalean babestu zen, bere etxetik metro gutxira dagoen italiar jatetxean. ETC-literatura, saiakera   Hizlandia, Iņigo Aranbarri, Susa, 2006

Apezen batek bortxatu eta, bederatzi hilabete isilpekoren burura, herriko neska ederren batek elizako atetan gauez utzia. ETC-literatura, saiakera   Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena, Euskaltzaindia, 2004

Bertzalde, elizako atetan larunbat 25an eta igande 26an, mezatik lekora urte guziz bezala, horiek guziak gose direnen soleitzeko. ETC-prentsa   Herria, 2008-10-23

Leen emaztek elizako atetan mantalina ematen tzuten ta meza denboa guzian buruan atxikitzen 'lehen emazteek elizako ateetan mantelina jartzen zuten eta meza denbora guztian buruan atxikitzen'. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus