Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterrarazi, aterraraz, aterrarazten (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) 1 du ad atertzera behartu.

Azkenean, burgesia susmatzen hasi zen ez zela Santa Genoveva euria ematen eta aterrarazten zuena baizik eta Jainkoa bera zela naturako elementuak kontrolatzen zituena. ETC-literatura, saiakera   Tolerantziari buruzko tratatua, Voltaire (Irati Bereau), EHU - Limes bilduma, 2010

- Osantzak, jakin-minez, bide batez latin zaparrada hura apur batean aterrarazi eta burua erasotzen zioten dingili-dangalakadei tregoa txiki bat ematearren. ETC-literatura, saiakera   Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017

Baina aterkia irekitzeak ez du eguraldia aterraraztenETC-prentsa   Berria, 2017-07-07

2 du ad geldiarazi.

Noski, gaztetasunaren distira zerion oraindik gau hartan amaren begitarte ederrari, eskuetatik hain goxoki heltzen eta malkoak aterrarazten saiatzen ari zitzaidala. ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus