Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kayk builan hitz egin beharra zeukan, Gavinek zerbait entzungo bazion; izan ere, baxuaren bibrazioa, ontzi-estalkien zarata eta ke-ateragailuaren furrustada ez baitziren nolanahikoak. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Lehenbiziko makinaren behereneko zilindroak aurrerantz luzatu du ateragailua Sllt lehen egunkari sorta zortzitan tolestuta bultzatzeko. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Lan arriskutsuetan aritzen diren hainbat makina ere, esaterako tripulaziorik gabeko ibilgailuak, minen ateragailuak edo hondakin toxikoen garbigailuak, robotzat har ditzakegu. ETC-prentsa Argia, 2004-04-11
Eztia ontzeko 100 kiloko kapazidadea duen ontzia eta hiru kuadroko ezti-ateragailu unibertsala saltzen dira, denak material herdolgaitzez eginak. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-12-16
Azkenik, prentsa igotzerakoan, ateragailuak xafla matrizetik ateratzen du. ETC-entziklopedia Trokelak eta trokelaketa, Wikipedia