Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, Virginiaren senar zenaren belusezko mantal zuria jantzi, logelara sartu eta eseri egiten da aulki batean, eta Virginiak, patxada handiz, bakterioen kontrako astringente bat ezartzen dio masaileko ebakian, eta lotura txiki batekin estaltzen dio zauria. ETC-literatura, saiakera Gizona ilunpean, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2008
Cajus direlakoak, loroak bezain koloretsuak, mami latzezkoak, baina bere zeluletan zapore handiko zuku astringentea gordetzen dutenak. ETC-literatura, saiakera Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Linneo biologoak hamaika (11) oinarrizko zapore identifikatu zituen baina, gure ustez, sentsazio haietako batzuk (astringente edo lakarra, biskosoa, akuosoa, etc.) ez dira berez zapore, ukipenezko sentsazioak baizik. ETC-prentsa Berria, 2007-05-12
Komeni da egunero barazkiak (onena, gordinik) hartzea, zuritu gabeko fruta (irasagarra, pomeloa, banana, sagar ehoa eta limoia, besteak beste, izan ezik, astringenteak baitira) eta osoko ogi eta laboreak. ETC-prentsa Berria, 2008-01-15
Allendera da, agian, fruta gehien duena, fruta beltza eta gorria, amaiera astringente samarrarekin. ETC-prentsa Berria, 2010-01-02
Komeni da egunero barazkiak jatea? gordinik ahal bada?, zuritu gabeko fruta -irasagarra, pomeloa, banana, sagar ehoa eta limoia izan ezik, astringenteak dira eta- eta ogi eta labore integralak -oloa, zekalea, arroza, garia...-. ETC-prentsa Berria, 2012-01-31
Algarroboz eginiko hautsa ere erabil daiteke ordezko gisa, baina bestelako gustua du, eta oso astringentea da? asko lehortzen du?. ETC-prentsa Berria, 2015-02-14
Bere adaska loredunak infusioan hartzen dira, astringente eta gernu bideen antiseptiko modura. ETC-entziklopedia Ainar arrunt, Wikipedia
Fruituak astringenteak dira gordin janez gero. Eurekin marmelada eta infusioak egiten dira. ETC-entziklopedia Aronia, Wikipedia