Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astorki (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz belar landare lekaduna (Onobrychis viciifolia).

"Zer moduz dago astorkia?". Eta erantzuten diote kapela erantzita: "Berorren esanetara, jauna". ETC-literatura, saiakera   Zerua gainbehera dator, Lorenza Mazetti (Xabier Olarra / Fernando Rey), Igela, 2012

[...] eta noiz sorotxaz, basa-xarbotez, lorez, eta ere lehenago han ereinik izanak zatezkeen astorkiz eta hirustaz estalia zen munho ondartsu baten bizkarrean jarriz, hor bakean jeusen beldurrik eta jeusi kalterik egin gabe haz zaitezkeen lapinen egoitzetako biziki ontsa egina baitzen. ETC-literatura, saiakera   Ibiltzale bakartuaren ametsekeriak, Jean-Jacques Rousseau (Jean Baptiste Orpustan), Atlantica, 2007

[...] ostertzaren ertzean, gari urrunenak eratzaten, lautada mugagabean barrena uhin baten gisa hedatzen eta, marmarti eta epel, astorki eta hirusten artean, nire oinetan etzateraino etortzen, orduan, biontzat berbera zen lautada hark elkarganatzen [...] ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

Nekazaritzako hazkundea lurra modu intentsiboagoan erabiltzean oinarritu zen, labore-errotazio sistemak ezarriz edota larreak hirusta, astorkia, koltza eta alpapa ereinda zelai artifizial bihurtuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus