Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astoarrosa (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi) iz basoan berez hazten den arrosaren familiako zuhaixka (Rosa canina).

Izen zientifikoa arantzen itxuragatik eman zitzaion, zakurren (kanidoen) letaginen antza duelako. Euskaraz, "larrarrosa" eta "astoarrosa" ere deritzo. ETC-entziklopedia   Basa-arrosa, Wikipedia

Entzun ahal izan nuenaren arabera, honako hau zen haien arteko liskarraren gaia: alegia, ea goroldio-arrosa zuria, ongi hazteko, astoarrosan txertatu beharra zegoen ala ez. ETC-literatura, saiakera   Ilargi-harria, Wilkie Collins (Antton Olano), Elkar-Alberdania, 2008

Sierrako azken astoarrosak paratuak zituzten kapela tontorrean. ETC-literatura, saiakera   Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008

Zenbatenaz xaloago eta baserritarrago emango zuten, elorri zurion aldean, aste batzuk barru hantxe bertan, eguzki-galdatan, landa-bidezidor berberean gora igoko ziren astoarrosek, bertan behera desegiteko putz bat aski duten beren gerruntze gorrikararen zeta jostura gabean! ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

Han non iluntzean baizik ez baitzen sartzen, zori onaren hiru zedroetatik urrun, astoarrosez eta atxaparrez osatutako nahas-mahas sarri hartan, non akaziek, azala zimur, udaberrian loratzeko desira unatu bati eusten zioten oraindik ere. ETC-literatura, saiakera   Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013

Zer gertatzen da? Propio astoarrosak erein, arrosondo xarmantak erakutsi nahian gero? Lotsagarria izan beharko lukeena ereintza bera da, ez horrelako astoarrosen loraldia. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus