Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astato (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi) iz halogenoen saileko elementu kimiko artifizial eta erradioaktiboa (At; at. z. 85).

Astatoa elementu kimiko bat da, At ikurra eta 85 zenbaki atomikoa dituena. ETC-entziklopedia   Astato, Wikipedia

Elementu guztien arteko elektronegatibotasunik baxuena dauka, Lurrean existitzen den bigarren elementurik arraroena da, astatoaren ondoren. ETC-entziklopedia   Frantzio, Wikipedia

Kimikoki, iodoak halogenoen multzoko elementuen arteko erreaktibotasunik txikiena dauka, eta elektropositiboena da astatoaten ondoren. ETC-entziklopedia   Iodo, Wikipedia

Gainera, serieko elementu erradiaktibo bakarra, prometioa, ohikoagoa da naturako bi elementu arraroenak, frantzioa eta astatoa, konbinatuta baino. ETC-entziklopedia   Lantanoide, Wikipedia

Taula periodikoaren itxura estandarrean, metaloideak borotik astatora doan lerro diagonalean ageri dira. ETC-entziklopedia   Metaloide, Wikipedia

Likido edo solido diren beste elementu batzuk solido molekular moduan lortzen dira: bromo, iodoa, astatoa, fosforo zuria (P4) eta sufrea (S8). ETC-entziklopedia   Solido molekular, Wikipedia

Astatoa, adibidez, ez da ia aztertu. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Gas nobleek eta taula periodikoan gas nobleon aurretik doazen elementuek -hidrogenoak eta halogenoek: fluorra, kloroa, bromoa, iodoa eta astatoa- guztiz propietate desberdinak dituzte. ETC-literatura, saiakera   Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011

Iodotik hegoaldera, berriz, astatoa; izena duen eskualdea izanagatik, gutxi dakigu hortik aurrera hari buruz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Taula periodikoko VIIb zutabeko elementuetako bakoitza: fluoro, kloro, bromo, iodo eta astatoaETC-zientzia, zuzenbidea   Irakurriz ikasi (2. argitalpena), Abel Camacho, UEU, 2001

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus