Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astalikardu (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi) 1 iz leku lehorretan hazten den kardu mota (Silybum marianum).

Astalikardu ("Silybum marianum") Asteraceae familiako landare-espeziea da, mendebaldeko Europan jatorria duena. Herri medikuntzan, gibel gaitzak sendatzeko eta "Amanita phalloides"en pozoitzearen aurka erabiltzen dute. ETC-entziklopedia   Astalikardu, Wikipedia

Artzain Zakua, Txikori Belarra, Erromeroa, Astalikardua, Azeri Buztana, Malba... ETC-prentsa   Berria, 2006-09-22

Beste hainbat sendabelarrekin erabil daiteke: asuna, berroa, astalikardua, erromeroa... ETC-prentsa   Berria, 2007-04-03

Astalikardu saski bat utzi genien, ea trukean aitzurrak ematen zizkiguten, baina alperrik", dio umoretsu. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-28

2 irud/hed

Gizon-kemenez hartzen dute kolpea, baina idazleak ez du lortzen, hala ere, senar eskuzabalak eta indartsuak direla pentsaraztea: astalikardu batzuk iruditzen zaizkigu, sentiberatasunik eta borondate onik gabeak. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus