Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astailar (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz Fabaceae familiako landare belarkara eta birakaria (Lathyrus aphaca).

Astailarra ("Lathyrus aphaca") Lekadun Fabaceae familiako landare belarkara eta birakaria da. [...] Astailarrak lehorteak oso ondo pairatzen ditu. ETC-entziklopedia   Astailar, Wikipedia

Eta lila koloreko astailarra goratzen zen milorri zuriaren eta garadaizka gorriaren artean, lapa-belar urdinak loretan zeuden eta astakarduak ere bai. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

Bide zaharrok noizbaiteko artegi eta esparru hondatuok astailarrak, oteak eta txarakak jantzi harrobi aspaldikoak hemen, edozein muino ta mendi-maldatako babesgunetxotan, bertan behera eta ahazturik, hauexek ditut nik lehengo gizaldi apalen lekuko maitagarri eta hurbil. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Larrakolako txabola txukuntzen, harako bideak pittin bat atontzen, mantzanila biltzen, pagadi-inguruko astailarrak mozten, noizbaitzutan perretxiko bila, egun batzutan zeramika-lanean, Lasturrek labea egin eta buztina ekarri zigunez gero. ETC-prentsa   Argia, 2001-06-10

Ditxosozko kahauataz gain, zalkea edo zuhain-zalkea (Vicia sativa) eta genero bereko Vicia anphicarpa, aixkolak (Lathyrus sativus etaLathyrus cicera), aitatutako Lathyrus anphicarpus, ilar usainduna (Lathyrus odoratus) eta Lathyrus aphaca, gure artean izen ugari duena: astailarra, manukilarra, txintxirria... ETC-prentsa   Argia, 2009-12-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus