Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe sumatu ditut irakurle asperrezinak, idatzi batetik bestera etengabe igarota. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 121 zbk., , 2000 - azaroa-abendua
Hizlari asperrezina da; harrituta nauka bere memoriak: honenbeste leku izen, horrenbeste mapa, hainbeste xehetasun. ETC-literatura, saiakera Gatibu sortu nintzen, Jokin Urain, Susa, 2000
Sarritan gertatzen zitzaion, aparteko erabakiren bat hartu aitzin, deliberoa alda daitekeen azken uneraino zalantza egitea, batzuetan ziurtasun ezak bultzatuta, gehienetan hobeto egin nahi asperrezinak gidatuta. ETC-literatura, saiakera Desira izoztuak, Ana Urkiza, Elkar, 2000
Ikastolak sortu zirenerako berak bide luzea egina zuen euskal irakaskuntzan eta langintza horretan jarraitu du beti leial eta asperrezin. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 143 zbk., , 2004 - uztaila-abuztua
Ez dago beste azkenagoko hiriaren legitimazio eta arrazoirik, eta Sokrates galdezkari asperrezinak hil egin beharko du, jendea bere azken galderekin zalantza existentzialetan ez amilarazteko. ETC-literatura, saiakera Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009
Horiek eta beste asko zor dizkiogu Olaberriko seme langile asperrezin eta kezkatiari. ETC-prentsa Berria, 2012-04-03
JOSE MARI.- (Berekiko) Hara! Bukatua izango dik! Hori duk, hori, erretolika! Hizketan ez ezik, idazten ere iaioak eta asperrezinak dituk elizgizon hauek... ETC-telebista Imelda, Goenkale, 2000