Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspartamoa fenilalanina eta azido aspartikoz osatutako substantzia da, azukrearen ordezko edulkoratzaile gisa erabilia. ETC-entziklopedia Aspartamo, Wikipedia
Montignacen esanetan, freskagarri horiei aspartamo konposatua botatzen diote, eta, haren iritziz, epe luzean gehigarri hori debekatu egingo dute, minbizia eta esklerosia eragin ditzakeelako. ETC-prentsa Berria, 2008-05-24
Asko dira horrelako erreakzioak eragin ditzaketen gehigarriak: aspartamoa, bentzoatoak, glutamatoak, nitrito nahiz nitratoak, sulfitoak, etab. ETC-prentsa Berria, 2008-10-21
Izan daitezke naturalak (azukrea, eztia eta abar) edo sintetikoak, hau da, laborategian propio sortuak (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa eta beste hainbat). ETC-prentsa Berria, 2009-02-24
Gluzemian gutxien eragiten duten gozagarriak hauek dira: sakarina, aspartamoa eta sorbitola. ETC-prentsa Berria, 2010-12-21
Azukrearen ordezko erabiltzen dira poliolak edo azukre alkoholak (sorbitola, manitola, xilatola) eta gozagarri ez-kalorikoak (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa...). ETC-prentsa Berria, 2015-02-14
Gozotzaile artifizialek (stevia, aspartamoa, sakarina...) kontsumitzaileen pisuan duten eragina aztertu duten ikerketak miatu ditu Kearnsek. ETC-prentsa Berria, 2016-10-15
Gainera, aspartamoak edo sakarinak ez bezala, naturala izatea ere ba omen du bere alde. ETC-prentsa Berria, 2016-01-05
Horiez gainera, sorbitola, manitola, glizerina, xarabe bakuna, xarabe usaindunak edo gozagarri sintetikoak ere (sakarina eta aspartamoa) erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Edulkoratzaile horien artean dago aspartamoa ere (NutraSweet), 26. kapituluan deskribatzen dena. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Aspartamoa (E-951) sintesi-gehigarri bat da fenilalaninaz eta azido aspartikoz osatuta, metanol molekula bat gehituta. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012