Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aspaldixkotik adlag aspalditxotik.
Eta euskara hori eratzen ari da aspaldixkotik, idazle onei kasu eginez, lehengoei eta oraingoei. Herria 2004-02-05
Anderrekin hitz egin nahi nuen aspaldixkotik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 184. orr.
Gero, gai izan zara beharbada nirekin kurritzeko orrialde batzuk eta hizkuntzaren itsasoko uretan oldartzeko, baina badut uste aspaldixkotik ni neu aldendu naizen eta bide bazterrean utzirik, itzuli handi bat egin dudan Sarasola, Zuazo eta Rubioren liburuekin. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.
Idazmakina desagertu da eta ordenagailuak du aspaldixkotik zamatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.