Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askimotz, arrosario-belar, aski, brena edo otsatz ("Cynodon dactylon") Poaceae familiako landare belarkara da. Gariaren familiakoa, sustrai zuztar etzan korapilatsua eta hosto luze eta zorrotzak dituena; hiru edo bost buruxka ematen ditu lasto motz baten muturrean. ETC-entziklopedia Askimotz, Wikipedia
Irten egin naiz lorategiko lur sail txikira, orain askimotzez estalitakora. ETC-prentsa Berria, 2008-11-16
Urrutira gabe, horien tartetikoak dira marrubiak (Fragaria sp.), lezka arrunta (Phragmites australis), barrabas-belarra, papiroa (Cyperus papyrus), menda ugari (Mentha sp.), edaskia (Ranunculus reptans), girtangorria (Ajuga reptans), askimotza edo arrosario-belarra (Cynodon dactylon), batanitzaren (Stachys recta) generoko batzuk (Stachys alegia) eta ezkerte beltza edo biurda edo txildurka (Convulvulus arvensis). ETC-prentsa Argia, 2016-09-04