Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askieste (corpusean ez dago; ETCn 24 agerraldi) iz askitzat hartzea, aski dela uste izatea.

Dena higundua gertatzen zen aurpegien arruntaz, solasen ezteusaz, askieste zozoaz bekoki izertuetan zariola! ETC-literatura, saiakera   Maitasunaren ikasten, Gustave Flaubert (Jean Baptiste Orpustan), Maiatz, 2006

Peruri erasaten dion Zentzu eta Batasun sakratuaren nostalgia sekretuak eragotziko dio hain zuzen ohiko biltze zuhurrak eta behin-behineko antolamendu zentzuzkoak askiestea. ETC-literatura, saiakera   Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007

Baina aldi berean sumatu nuen ez zela nire eginbeharra hitz opako ganorabako haiek askiestea, neure liluramenduaren baitan argiago ikusten ahalegintzea baizik. ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

Hobe da askiestea beste egia apalago eta ez horren berogarri batzuekin, zeinak neke handiz erdiesten baitira, emeki-emeki eta laburbiderik gabe, ikasiz, eztabaidatuz eta arrazoituz, eta egiazta eta froga baitaitezke. ETC-literatura, saiakera   Hau gizon bat bada, Primo Levi (Mikel Irurtia), Alberdania, 2011

Ohargarria, hizkuntzarena edo beste ezaugarri objektiboren baten irizpide bakarra askiestearen aurka den-denak bat etorri direla, gainerakoan diferentzia handiekin berriro euren artean. ETC-literatura, saiakera   Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014

Gizon eta emazteentzako gune bereiziak eskaintzen dituen gizarte arabiarraren soslaiak eta iritziak, goresmenak eta lausenguak, mespretxuak eta askiesteak taularatu ditu. ETC-prentsa   Berria, 2005-11-20

Jarrera horren aitzinean, sindikatuek jakinarazi dute sindikatuak ostiralean bilduko direla mobilizazio ildoak aztertzeko, funtzio publikoko aldarriak askiestea lortu arte. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-25

Gizonen kasuan, neskekin harreman intimorik ukan ezean, sistemak uzten dien aterabide bakarra norbera askiestea da, masturbatzea. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-12

Gauza bakarra da sortze unerako etsitzea baino kaltegarriagoa: askiesteaETC-prentsa   Argia, 2007-04-08

Ezina (mundua guztia askiestea) ekinez egin izan du PSNk urteetan. ETC-prentsa   Berria, 2014-02-14

Esku-emateak eta legezko gaitasunaren egiaztagiriak askiesteagatikETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Autonomi Erkidegoko 2003. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2002

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus