Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut aukera hau huts egin behar: asketsiko dute mutila, horretan ez dago dudarik, eta mendekatzeko ez ditut nik egun gutxi batzuk baizik. ETC-literatura, saiakera Parmako kartusia, Stendhal (Jon Muñoz), Elkar/Alberdania, 2007
Esate baterako, esan izan zen Arendtek Eichmann erruaz "asketsi" zuela, eta "juduak kondenatu". ETC-literatura, saiakera Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Bekatariak, urpekariak beste, asketsiak izateko eginak dituk. ETC-literatura, saiakera Gizon bat lotan, George Perec (Juan Luis Agirre), Igela, 2014
Hain nabarmena da kontua, non askoren arabera prozesua bertan behera utzi beharko baitute edo, bestela, egin bai, baina gehienak asketsiz. ETC-literatura, saiakera Azken afaria, Xabier Montoia, Susa, 2013
Tenplarioa gazte batek, egun gutxi lehenago hona preso ekarri eta Saladinok asketsi zuen batek. ETC-literatura, saiakera Idazti hautatuak- Lessing, Gotthold Ephraim Lessing (Pello Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Hiriaren aurka ere herraz mintzo zen, zer pertsonalengatik, Teofilo zelako bat, areopagoan faltsukeriagatik kondenatua, bere erreguz asketsi ez zutelako. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak I, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Instrukzio epaileak onetsi zituen telefono entzuketak balio gabe utzi zituen epaiketan Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta akusatuak asketsi egin zituen ondorioz. ETC-prentsa Berria, 2007-12-19
2001ean protestak egin zituztenei tratu txarrak emateagatik auzipetuak zeuden beste 30 polizia asketsi egin dituzte . ETC-prentsa Berria, 2008-07-16
Ikusi berri dugunez, hizpidera ekarri ditugun babes horiek ongi frogatzen dutenez, epaitu aurretik ere Laborantza Ganbera asketsi egin dute herritarrek eta herri ordezkariek. ETC-prentsa Berria, 2009-01-29
Epaiketaren eta herri epaimahaiaren kondenaren ostean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, bere izen onaren lotsagarri, asketsi egin zuen Pilar Rubio, Anjelen hilketa eragin izatetik. ETC-prentsa Berria, 2009-03-13
Konparazio batera, Alemaniak eskatu zion Gernikari 37ko bonbardaketagatik, eta udalak asketsi zuen. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-28
Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren hilketaren erruduna Txetxeniako presidente Ramzan Kadyrov dela. ETC-prentsa Argia, 2011-07-03
Hirurak asketsi dituzte "ingurumenaren aurkako delituez". ETC-prentsa Argia, 2013-12-01
1996an, Albanian zegoen kaosaz baliatuz, espetxetik ihes egin, eta Suediara jo zuen babes bila. 1997an, asketsi egin zuen Tiranako epaitegi batek. ETC-entziklopedia Ramiz Alia, Wikipedia