Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askenazi (corpusean ez dago; ETCn 71 agerraldi) izond/iz Europa ekialdeko edo erdialdeko judua.

Askenaziak, Alemaniako Rhin ibaiaren arroan, hegoaldeko Alsaziatik iparraldeko Renaniaraino, Erdi Aroan bizi ziren juduen ondorengoak dira. ETC-entziklopedia   Askenazi, Wikipedia

Ez nuen haren hilobia kanposantu juduan aurkitu, ezta askenazien parte abandonatuan ere. ETC-literatura, saiakera   Gotz eta Meyer, Albahari, David (Koro Navarro), Pasazaite, 2013

Gehiagotasun xalo batekin gutxiesten zituzten beste juduak, mespretxuz betetako hitza zen todesco, judu alemana edo askenaziaETC-literatura, saiakera   Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri), Erein / Igela, 2013

Hirian ehunka urte lehenagotik judu espainiarrak bizi ziren, sefardiak, Drinaren gaineko zubia egiten ari ziren garaian hona aldatuak, baina orain, haiez gain, Galitziako judu etorri berriak zeuden, askenaziakETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Familia judu ugari bizi zen Flatbush auzunean, batzuk askenaziak eta beste batzuk sefardi edo ladinoak. ETC-literatura, saiakera   Woody Allen, bizitza kontrako eztarritik, Koldo Goitia, Elkar, 2007

Hortaz, bart ziren ofizial egitekoak Shaseko ultraortodoxo sefardien eta Tora Judaismo Batuko ultraortodoxo askenazien kargugabetzea. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-23

Judu askenazien artea, jiddishez idatziz, Bashevis Singer komunitate baten ahots bihurtu zen. ETC-prentsa   Berria, 2003-10-16

Klezmer musika, judu askenazien musika tradizionala, joko dute zuzenean, eta akrobaziak, eskujokoa eta zirkuko beste zenbait ariketekin osatuko dute ikuskizuna. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-23

Horren arabera, aurrerantzean, neskato askenaziek sefarditekin batera ikasi beharko dute Beit Yakov eskolan, okupatutako Zisjordanian. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-18

Smolenskinek ez bazekien ere, Palestinako judu sefardiek eta askenaziek, XV. mendeaz geroztik, hebreera lingua franca gisa erabiltzen zuten, sefardien ahoskatzearekin, gainera. ETC-prentsa   Argia, 2000-04-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus