Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asesinato (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian erailketa agertzen da) iz erailketa. ik asasinatze; asesinatze; hilketa.

Adulterioa eta asesinatoa, sexuak eta motibazio ekonomikoak eragindakoak. ETC-literatura, saiakera   Beltzaren koloreak, Jon Alonso, Susa, 2016

Gainera denok onartzen dugu asesinatoa ekintza gaiztoa dela, ez da hain faltsua hori gaitzestea (eta baita tortura ere, iritsia baita behin baino gehiagotan asesinato izatera) eta horrekin jarraitu ahal bada legal izaten, beste izenen batekin edo ez dakit nola, Aralar eta horiekin bat eginez, adibidez, zergatik ez estudiatu asuntua? ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-26

"Acto de carácter mortal" horrek hilketa hutsa baitu barruan, ezkutuka, ihesi, baina hilketa hutsa, asesinatoaETC-prentsa   Berria, 2006-12-30

Marie Darrieusecq egile frantziarraren lan berriak gaia lantzen du eta plagioa norbaiti leporatzean asesinato literario bat obratzen dela azpimarratzen du, adibideak emanez, hala nola Paul Celan, Mandelstham edo Maiakowski bera. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-23

Koinatuak dionez, "hura asesinatoa izan zen" eta gehitzen du: "FBIko agente bat tokiko poliziari torturatzeko teknikak erakustera etorri zen eta hura ere hil zuten". ETC-prentsa   Argia, 2018-07-29

Segur aski, Yoyesen asesinatoak eragin zuen, hamar urte lehenago demokraziaren definizoaz izan debate gogorren ondotik, frente kulturalaren bigarren haustura garrantzitsua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan, Ibon Egaña, Edu Zelaieta (arg.), UEU, 2006

Arrazoiak espekulazio gai izan ziren urte askotan: kalanbreak, bihotza, mareoa, asesinatoa... ETC-entziklopedia   Josef Mengele, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus