Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asertibotasun (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi) iz asertibo izatearen nolakotasuna.

Giza harremanetan, asertibotasuna pertsona batek besteak erasotu gabe edota besteekiko menpekotasuna erakutsi gabe jokatzen duen gaitasuna da. ETC-entziklopedia   Asertibotasun, Wikipedia

Nire kasuan, behintzat, horrela izan da: urrats erabakigarria egin nuen euskara erabiltzea gogoko ditudan balio batzuekin lotu nuenean: integritatea, asertibotasuna, erantzukizuna, aniztasuna eta berdintasuna, esaterako. ETC-literatura, saiakera   Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea, Jakin / Berria / Elkar, 2016

Euskaldunaren jarrera ahalduntzeko balio ez duen asertibotasuna ez baita aurrerabidea berdintasunaren zentzuan. ETC-literatura, saiakera   Nora goaz euskalduntasun honekin?, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2017

Indarkeriaren eta pasibotasunaren artean, erdibideko jokamoldea dago: asertibotasuna, hau da, eraginkortasuna eta justizia. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-21

Baina, asertibotasunetik abiatuta, aukera dugu egoera aztertzeko. ETC-prentsa   Berria, 2014-07-23

Planteamendua asertibotasunaren bidetik jotzea da; gurea defendatuko dugu bestea zapaldu barik, bestea mindu barik. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-04

Oso garrantzitsua da Mariasun Garai Arostegi psikologoarentzat asertibotasuna hitza taxuz definitzea. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-06

Ulertzea zergatik aldatzen dugun hizkuntzaz eta euskarari eroso eusteko asertibotasunez jokatu ahal izateko ahalduntzea. ETC-prentsa   Berria, 2017-07-06

Halako asertibotasun keinuaz bakarrik erakutsiko da independentismoak baduela borondatea herrialde berri bat sortzeko guztiok elkar harturik. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-10

.? Zer behar du irakasle on batek? Enpatia, gertutasuna eta asertibotasunaETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2013-09-13

Estrabertsioa edo Kanporakoitasuna: jendartean, taldeetan eta bileretan ibiltzeko, emozio indartsuen bila ibiltzeko eta emozio positiboak bizi izateko joera, asertibotasuna eta jardueretako energia-maila agertzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 55 zbk., , UEU, 2005 - urria-abendua

Azkenik, krisialdia pairatu zuten subjektuek dependentzia, asertibotasun falta, konformismoa eta antzeko nortasun-arazoak zituzten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan, Izarne Lizaso, Luixa Reizabal, UEU, 2011

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus