Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainera, bere gorputzetik usain bizia botatzen duen edozer, panazea, asentsio higuingarria, errosta gogorra edo astuzker mingotsa, hauetariko edozein bi hatzen artean estutzen baduzu, ikusiko duzu nolako usaina ateratzen duen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.
Zer lortuko nuke anbulu zurien sustrai-hautsa asentsio-belarraren egoskinari erantsiko banio? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 126. orr.
Izarrak asentsio-belar du izena; uren herena asentsio-belarra bezain mingots bihurtu zen, eta gizon-emakume asko hil zen ur haiek edateagatik. Elizen arteko biblia Ap 8,11
Ez dirudi gainera arrazoigabea denik, zeren aitzitzik medikuek ere, haurrei asentsio belar higuingarria eman nahi dietenean, edontzi ertzak ezti likore gozoz eta beilegiz gantzutzen dituzten bezala, haurren adin xaloa ezpainetan bada ere engainatzeko [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.