Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artxidukesa (corpusean ez dago; ETCn 78 agerraldi) iz gainerako dukeak eta dukesak baino aginpide edo autoritate handiagoa duen dukesa.

Hemeretzi urterekin, Leopoldina Austriako artxidukesarekin ezkondu zuten Pedro. ETC-literatura, saiakera   Ispiluak, Eduardo Galeano (Xabier Alegria), Txalaparta, 2013

Martzako Beltranek agindu zizun artxiduke-artxidukesaren laguntzara joateko, eta zuk, gixajo horrek, ez dakit derrigorrez ala ausardiaz, onartu egin zenuen. ETC-literatura, saiakera   Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017

Maria Kristina Espainiako erreginak, Austria eta Hungariako artxidukesa, eraikitzeko enkargua egin zuen bertan oporraldiak igarotzeko. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 227_ 228 zbk., , 2018 - uztaila_ urria

Hain zuzen, Luis Augusto delfinaren eta Maria Antonieta Austriako artxidukesaren arteko ezteiak ospatzeko 1770. urtean inauguratu zuten Versaillesko Errege Operako agertokian estreinatuko dute lana. ETC-prentsa   Berria, 2019-02-14

Ana Austriakoa (Valladolid, 1601eko irailaren 22a - Paris, 1666ko urtarrilaren 20a), Espainia eta Portugalgo infanta, Austriako artxidukesa, Borgoina eta Herbehereetako printzesa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (1615-1643) eta bi erresuma hauetako erreginordea (1643-1647) izan zen. ETC-entziklopedia   Ana Austriakoa (1601? 1666) , Wikipedia

Luis II.a Jogalia (1506-1526), Hungaria eta Bohemiako errege, Austriako Maria artxidukesarekin ezkondua (1522). ETC-entziklopedia   Ana Kandalakoa, Wikipedia

Ezta bere amaginarreba ere, Sofia artxidukesa, eta bolada luzeak ematen zituen jauregitik kanpo. ETC-entziklopedia   Elisabet Bavariakoa, Wikipedia

Isabel Habsburgokoarekin, Austriako artxidukesa eta Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Fernando I.a Habsburgokoaren alaba. ETC-entziklopedia   Sigismundo II.a Poloniakoa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus