Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bataiatu gabe hil haur baten bihotz idortua errausturik, artoxehe beltz orearekin akelarrean egin botika jateak, sekulan deus ez salatzeko bertutea ematen zuen. ETC-literatura, saiakera Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen), Xipri Arbelbide, Elkar, 2011
Leihotik sartzen zen errautsaren gibeletik, ahuntzek zizelkatu mango-ondo eta zuhurtziaz bete baobabek, bai eta artoxehe eta kakahuete landek ere marraztu paisaia miresgarria gozatu nuen. ETC-literatura, saiakera Biribilgune, Katixa Dolhare-Zaldunbide, Elkar, 2014
-Mementoan hemengo sukaldaritzan ñame eta artoxehea nola erabiltzen duten eta artoarekin tortilla, tamal, atole eta pozole motak zein diren. ETC-literatura, saiakera Zaldi beltzak zeruan, Txomin Peillen, Pamiela, 2018
Kultura guztiak beti egon dira zerealen baten laborantzari lotuta: garagarra, antzinako greziarrekin eta egipziarrekin; artoa, amerikarrekin; oloa, eskandinabiarrekin; zekaleak, zeltekin; garia, Europa erdialdekoekin, eta artoxehea, Afrikarekin. ETC-prentsa Berria, 2013-02-26