Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Hara Kei hizketan hasi zen, bere hizkuntzan, letania-doinuz, nolabait itxuratutako ahots gogaikarriro artifiziotsu batez. ETC-literatura, saiakera Zeta, Alessandro Baricco (Koldo Biguri), Igela, 2001
Honen aurrean, bigarren zeregina -hots, estatu jakituriarena-, nolabait esatearren, bere kasa ebazten da, denentzat begi bistakoa da, artifiziotsua den guztia lotsagarri bihurtzen du, eta, bitartean, zuzenean xedera eramaten du. ETC-literatura, saiakera Etika eta politika, Immanuel Kant (Josu Zabaleta), EHU, 2012
Aipatu honen obren edukia kitzikagaitasun nerbioso erikor bat -musika artifiziotsu eta konplexu horrek bizkortua- landu duten pertsonei baino ez zaie ulergarri. ETC-literatura, saiakera Zer da artea, Lev Tolstoi (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013
Nire Ezkaban irakurritako Eneidaren pasarte haren oroitzapena, beraz, osteko irakurraldi baten emaitza dateke, hau da, arratsalde haren benetako txingarrei gainjarritako eranskin artifiziotsu bat. ETC-literatura, saiakera Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015
Bere arrakasta luzatzea modu artifiziotsuan tentaldi egingarria zen. ETC-prentsa Berria, 2012-12-20
Meritu handia inondik inora, batez ere kontuan izanda Lorcaren jatorrizko testuek daukaten zailtasuna eta esaldi artifiziotsuen ugaritasun ikaragarria. ETC-prentsa Berria, 2017-03-14
Manierismoko eskulturak ezaugarri duen forma, giza irudiei mugimendu birakari bihurrikatu eta artifiziotsua ematen diona; esate baterako, Joan Boloniakoaren Sabinen bahiketa. ETC-zientzia, zuzenbidea Artearen lexikoa, Askoren artean, EHU, 2010
Prentsa-araubide artifiziotsuaren ondorioz, ez zen ia aldaketarik izan egunkari kopuruan: hamaika 1940 arte, eta hamar (berak beti) 1940tik 1975 arte. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Askoren artean, EHU, 2010