Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artezkari ingelesaren diskurtsoaren ondoren, "bretoieraz eskertu beharko nizueke" hitz fratsesekin hasi eta, frantses hutsean egin du Renanek hitzalditxo osoa, bretoieraz erritualeko agurren bat ere galdu gabe. ETC-literatura, saiakera Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014
Kongresuaren artezkariak kongresuan landuko diren ildo nagusiak azaldu zituen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-10-18
Kongresuko artezkariak jardun zuen aurkezpen lanetan, eta argi utzi zuen zertara datorren gogoetarako jardunaldiak egitea. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-13
Kongresuaren artezkariak larunbatean aitortu zuen txosten ofizialak ez zuela jakin UEUk euskal unibertsitatearen inguruan daukan benetako iritzia biltzen eta, beharbada, horregatik sortu zela hainbesteko eztabaida. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-17
Hori horrela, Ertzaintzaren artezkariei abisatu zieten. ETC-prentsa Goienkaria, 2010-09-03
Jean Baptiste Lorda "599 Catering" taldeko lehendakaria da eta Gratien Etchebehere artezkaria, talde horrek du euskal jatetxeko kargua. ETC-prentsa Herria, 2011-11-10
Estatu demokratikoetan zuzenbide penalak zenbait printzipio edo irizpide artezkariri jarraitu behar die, eta horien artean ultima ratio printzipioa dugu. ETC-prentsa Berria, 2014-02-22
Organo artezkariak osatuta, institutuak euskararen eta euskal kultura kanpora zabaltzeari ekingo dio. ETC-prentsa Berria, 2008-07-15
Gazteak gauzatu duen delituaren astuntasuna epaitzeko irizpide artezkaria izango ez bada ere, egindako egitatearen eta ezarriko den erantzunaren arteko proportziozkotasunak zera ekarri beharko du: egitate berberagatik helduari ezarriko litzaiokeen zigorra baino arinagoa izatea gazteari ezartzen zaiona. ETC-zientzia, zuzenbidea Adingabea Zuzenbide Penalaren aurrean: 5/2000 Lege Organikoarekiko hurbilketa kritikoa, J. M. Landa, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2002
Horretan irizpide artezkaria liburu honen helburu pedagogikoa izan da, zuzenbide-ikasketak egin nahi dituen eta hasi berria den ikaslearentzat ezinbestekoak diren arazoei ekiteko oinarrizko kasuei lehentasuna emanez. ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide Penaleko ikasgaiak: zati orokorra eta zati berezia, Jon-Mirena Landa, UPV/EHU, 2003
Batez besteko negoziazio-trukaneurria, edo, hala denean, batez besteko trukaneurri ponderatuaren batez bestekoa egiaztatuko da bigarren mailako merkatu horren organo artezkariak luzatutako ziurtagiriaren bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibilaren Legea, (Aiora Aristondo, Alberto Atxabal, Ana Otadui, Arantza Libano, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Javier Arrieta), Deustuko Unibertsitatea, 2004
Legearen ariora, epailea da prozeduraren organo artezkaria, eta, horregatik, aurreko zuzenbidean zituen ahalmenen eremua zabaldu da, bai eta ahalmenok egikaritzeko zuhurtzia ere, baina, betiere, ebazpen ziodunak eman beharko ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Konkurtso Legeria, (Aiora Aristondo, Eba Gaminde, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2006