Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goiak, gizartearenak eta gizabanakoarenak, balio du bere mailako gauzetarako, goiko eta goragoko gauzetarako: legea idazteko, arauak, irizpideak eta artezbideak emateko, segurtasuna, aurreikuspena, jainkoa, ideiak eta holako gauzetan pentsatzeko, eta eguraldiaren iragarpena egiteko ere bai. ETC-literatura, saiakera Nere gorringotik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2008
Europako ingurumen artezbideen arabera, administrazio guztiek betebeharra dute zabortegietako baimen eta lanen jarraipena egiteko, baita udalek ere beren lurretan:" Inork ezin du zabortegi bat ireki baimenik gabe". ETC-prentsa Berria, 2010-06-16
Lurralde Antolamendu Artezbideen aurka 1997. urtean aurkeztutako errekurtso baten ondorioz, EAEko Auzitegi Nagusiak duela gutxi kaleratu duen sententzia baten berri eman zuen Friasek. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-11-22
Landa-garapen esparrua, berriz, izaera horizontalerantzako pausoak adierazten dituzten artezbideen muinaz jabetzen da, besteak beste, ekonomia-dibertsifikazioa, zerbitzu eta azpiegiturak, hezkuntza eta ondare kulturala. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 70 zbk., , UEU, 2009 - uztaila-iraila
? Erregulazio-neurriak, normatiba orokorraren bitartez bideratzen direnak: zonifikazio-kategoriak, lurralde-antolamendurako artezbide-dokumentuek azaltzen duten bezala (lur-erabileren matrizea, adibidez, EAEko kasuan) ETC-zientzia, zuzenbidea Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak, Joseba K. Arbaiza, Peio Lozano (arg.), UEU, 2010
Hasiera batean, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak (LAA) zioen itzulpen ofizialak, nahiz eta Hiztegi Batuak artezbide eman. ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintzaren oinarriak, Unai Fernandez de Betono, UEU, 2014
Nazioarteko 1.300 adituk baino gehiagok parte hartu zuten azterketa zientifiko horretan, eta, era berean, ekosistemak berreskuratzeko, zaintzeko edo haien erabilera iraunkorra hobetzeko artezbideak ere ematen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekonomia eta iraunkortasuna, Iker Etxano Gandariasbeitia, UEU, 2015