Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arterainoko postpos arteko.

Galdegina da 70 urte arterainokoeri zabaltzea etsamin horiek.  Herria   2005-11-03

Jerusalemdik Jeriko arterainoko kokaguneak handituz eta elkarrekin lotuz, "Jerusalemgo udalerria eskualde judu" bilakatzeko asmoak ere salatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-07-28

-Neska -esan zion gero neska gazteari-: esaion hire nagusiari, gu bion artean ez dagoela bakerik, heriotza arterainoko gerra baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 75. orr.

Santa Bibiana abenduak 2 dituenean ospatu ohi da; abenduak badaki euritik ematen, eta 3 aste -dio- hortxe, neguan sartu arterainoko horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Neuk ere ez nuke Izotz ene begietan babestu arterainoko onik nahi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

Urteak burura egin gabe, hil arterainoko pozaldirik handiena hartuko zuen: gure Henrikek ihes egina zuen gogoz kontrako ostatua ematen zion gaztelu italiarretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Baina zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena, grazia-egoera horrek jainkoen oparia alferrik galdu gabe irauten duen arterainokoa dela ohartzen ez dena, akabo, horrenak egin dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hil arterainoko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus