Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ertzaintzaren arabera, bi aerosolekin eta gasolina poto batekin zegoen egina lehergailua. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Haurdunaldian zein haurraren lehengo hilabeteetan etxean aerosolak erabiltzeak umeei zein amei kalte egiten dietela ondorioztatu du Erresuma Batuan eginiko ikerketa batek. Berria - Gaiak 2004-10-20
Aerosolak gasa askatzen du eta gas horrek zulatzen du sabaia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.
Bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, Amsterdamgo museoan Malevitxen koadro bat aerosolekin margotzeagatik. Berria - Kultura 2004-06-12
Atxiloketak eragindako estresak, eta guardia zibilen kolpeek eta aerosol narritagarriak bihotzekoa eragin zioten. Berria - Mundua 2006-02-08
Emakume musulmanak Internet Card txartelaren bitartez bost mila euro inguru gastatu eta gero irten zirenean, saltzaile txit dotoreak, aerosol lurrin arruntez girotu zuen denda guztia, gure begien aurrean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
Planetako atmosfera zehaztasun handiz ikertuko dute; hodeietan jarriko dute arreta, eta klima aldaketa eragiten duten aerosol partikula txikietan. Berria - Gaiak 2006-04-23
Ez zaie ilea haizearekin mugitzea gustatzen eta ilea gogortzeko erabiltzen dituzten laka aerosol horiek egiten dituzte, portugesak dioenez, ozonoko zuloak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 374. orr.
Aerosola (edo aerosol atmosferikoa) atmosferan une eta toki jakin batean agertzen diren gasen eta materia partikulatuaren multzoaren nahasketari deritzo. ETC-entziklopedia Aerosol, Wikipedia