Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteraino postpos arte, artean.

Kale-kantoiei bizkarra erakusten zienean, hamar arteraino kontatu, eta burua jiratzen zuen, beti ere Andreas kale-kantoiren batetik irten, eta kotoi-balak saltzen berandutu izana edo antzeko arrazoiren bat entzuteko esperantzaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Burua nigandik hurbil eroriz gero, hartu eta neure azken unera arteraino maitatuko nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 105. orr.

Diokleziano enperadoreak Erromako kale gorrian hil arteraino torturatua, eta azkenean aizkorakada batez lepoa moztua...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 49. orr.

Hori gertatu arteraino ez zuen, hala ere, izerdi guti egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Eta hala berak, erlijio-bizitza hasi zuenetik hil zen arteraino, tunika bakarra, gerriko soka eta barruko galtzekin aberats, ez zuen besterik ezer eduki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Ate Beltza mila zatitan lehertu zen, eta oso urrunetik, orain amatatu, orain handitu, hodeien arteraino igota, danborren hots gorra eta luzatua entzun zen, dunbotsa, hondamendiaren eta suntsipenaren arradak sortutako oihartzuna.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Eta hola egonen zara hil arteraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Eta gero Sebasen irudia zuhaitzenekin zirriborratuz joan zen, orban ezdeus bilakatu arteraino.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteraino ez (4); bihurtu arteraino (5); egin arteraino (6); hil arteraino (13); isuri arteraino (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus