Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errepidearen erdi-erdian tripaz gora zanpatuta begiztatu duen katuaz pentsatzen hasterako ahaztu zaizkio, haatik, arteragoko guztiak eta, konturatzerako, begiak bete. ETC-literatura, saiakera Basa, Miren Amuriza, Elkar, 2019
Arteragokoetan ikusitakoaren arabera, zaindaria beste agindu bat ematera zihoala konturatutakoan, gorpuari besapeetatik heltzera abiatu zen Galo. ETC-literatura, saiakera Ileak uretan, Josu Penades , Alberdania, 2012
Madrilgo emakume alarguna, psikologia klinikoan profesionala dena, dismorfofobiaz solasten hasi zitzaigun bart seigarren whiskia eskatzen ziolarik zerbitzariari (arteragoko bortzek ez zioten ageriko eraginik egin denboran eta espazioan kokatuta segi zezan). ETC-literatura, saiakera Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017
Marik, arteragokoei batutako ipuin ugaritan errepikatzen denez, ezkerreko eskuan ispilua dauka (edo erreka den berezko ispilua) eta eskumakoan urrezko orrazia. ETC-prentsa Berria, 2011-07-22
Hil zenetik bosgarren urtea betetzean, arteragoko lauretan bezala, Iñaki Rikeren oroitzapenean herri-ekitaldia egiteko baimena eskatu Herrizaingo Sailari eta debekua izan da erantzuna, biktimak minduta senti daitezkeelako. ETC-prentsa Berria, 2011-07-30
Gainera, euskaraz idazten hasi zirenetik arteragoko iragarle zenbait galdu dituzte, baina berriak hurreratu zaizkie. ETC-prentsa Argia, 2001-04-29
Informazio paralinguistikotzat intentzioa, jarrera eta hizkera-estiloak jotzen dira; eurok arteragokoen moduan hiztunaren kontrolpean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Askoren artean, EHU, 2014