Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artazika (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi) adlag piruetak eginez.

Gazte batzuk patinekin zebiltzan gora eta behera, baranda eta zintarrietan artazika. ETC-literatura, saiakera   Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007

Zaldi-desfilea artazika etorri zen errepidean barrena, apoen tarrapata handi batekin eta hautsezko hodei lodi batekin, eta hain trinko eta hain gora igo zen hodeia, non mendi-mazelako aurpegia erabat ezkutatu baitzen Ernesten begietatik. ETC-literatura, saiakera   Wakefield, Nathaniel Hawthorne (Koro Navarro), Elkar/Alberdania, 2007

Hermione zezelka, artazika eta zilipurdika ibilia zen beren haurtzaroan, fanfarroikerian aritzeko aukera bakar bat ere galdu gabe -hala uste zuen haren zaharragoko ahizpa kopetilun isilak-, halako itxura barregarria eta etsia emateaz batere kezkatu gabe. ETC-literatura, saiakera   Hoben-ordaina, McEwan, Ian (Xabier Olarra), Igela, 2013

Ikusleen aurrean artazika eta zaldiari aiztur-jauziak eginaraziz, airean hartzen zituen andereek botatzen zizkioten loreak. ETC-literatura, saiakera   Biba Mina!, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus