Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arroztegi (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) 1 iz arrotzak eta eskaleak doan hartzen zituen etxea; ostatua.

-Bai zortzietan etorriko nuk, orduan ez diat logela bat atxikitzen arroztegianETC-literatura, saiakera   Saiaren mendekua, Pierre Mestrot, Maiatz, 2011

--- Lo eginen dugu Atharratzeko arroztegian eta goizik hartuko dugu mendiko bidea, mugara buruz. ETC-literatura, saiakera   Arimen ohoina, Pierre Mestrot, Maiatz, 2013

Jainkotegiaren iparraldean XV. mendeko Andatarren dorretxea (sarbidea babesten zuena eta hiriko eraikinik zaharrena), metro batzuk aurrerago XV.-XVI. mendeko Portalea ikusgarria (arroztegi eta postetxe izandakoa) eta eskuinera XVI. mendeko Gobeotarren jauretxea ditugu, guztiak Buruileria plazaren inguruan. ETC-prentsa   Argia, 2001-02-18

2 irud/hed

Jatorrizko herritarrok arroztegian bizitzera kondenatzen gaituen eredua da Irlandakoa, eta ez gaude prest amu hori irensteko. ETC-literatura, saiakera   Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2008

Donostiako herria hiria bihurtu ahala, euskal izaeraren nortasunarentzat arroztegi bihurtu da erdal identitatearen agintepean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea, Eugenio Arraiza, Joxe Manuel Odriozola, Eduardo Apodaka , UEU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus