Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazializatu, arrazializa(tu), arrazializatzen (corpusean ez dago; ETCn 93 agerraldi, horietatik 91 azken sei urteetan) 1 da/du ad gizarteak ezarritako arraza kategoriaren ondorioz onura edo bazterketa jaso.

Esate batera, gu zuri garen heinean, arrazializatutako pertsona baten aurrean -guk arrazializatzen duguna- pribilegiodun gara, baina beltz hori gaztelaniadun edo frantsesdun den heinean, pribilegioz joka lezake euskal hiztun euskaltzalearen aurrean. ETC-literatura, saiakera   Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019

Esate batera, gu zuri garen heinean, arrazializatutako pertsona baten aurrean -guk arrazializatzen duguna- pribilegiodun gara, baina beltz hori gaztelaniadun edo frantsesdun den heinean, pribilegioz joka lezake euskal hiztun euskaltzalearen aurrean. ETC-literatura, saiakera   Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019

Bestearen begiradak arrazializaturiko gorputzetik ihes egin nahiko luke subjektu kolonialak askatasunez bizi ahal izateko, baina bestearen begirada sarkorra bere izatearen barru-barruraino sarturik dauka. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-25

Eta ez soilik emakumeei: migratutako edo arrazializatutako pertsonei ere bai. ETC-prentsa   Berria, 2018-09-07

Boto-paperen bat hautetsontziren batean sartzeko eskubidea duten arrazializatutako pertsona guztiengana zuzentzen naiz: xenofobiaren, arrazakeriaren eta faxismoaren aurka ondo apuntatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2019-05-21

Ezin ditugu ahaztu arrazializatutako pertsonak, eta ezin dugu ahaztu zapalkuntzen intersekzionalitatea oraindik ere ezkutuan gelditzen dela. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2019-06-28

Americanah liburua Chimamanda Ngozi Adichiek idatzi zuen, eta Estatu Batuetara ailegatzerakoan izandako esperientziak kontatzen ditu: besteak beste, bere burua arrazializatuta ikustearena lehenengo aldiz. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-11-22

2 (era burutua izenondo gisa)

Ia ezin saihestuzkoa izan zen ohartzea nola Trump, bere kanpainan, sumindura arrazializatu guztiz kezkagarri bat baliatzen eta elikatzen aritu zen, eginiko promesak bete ez dituen ekonomia honek hauspotutako sumindura hori. ETC-literatura, saiakera   Trump, amesgaizto amerikarra, Askoren artean, Elkar / Berria / Jakin, 2017

Emakume langile, arrazializatu, zahar, gazte, joera eta identitate anitzeko, nazio kolonizatuetako, lehen munduaz kanpokoak daude. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 222 zbk., , 2017 - uztaila_ urria

Ez dute modu berean funtzionatzen pertsona guztiekin eta akats gehiago egin ohi dituzte pertsona arrazializatuak identifikatzeko garaian, esate baterako. ETC-prentsa   Argia, 2018-09-09

Azaldu dutenez, eztabaida amaitu zenean, feminista batzuek emakume arrazializatuei eraso zieten: "Ez zen soilik hitzezko erasoa izan: haien espazioa eta gorputzak inbaditu zituzten". ETC-prentsa   Berria, 2019-11-03

Gizon arrazializatuak gehiago kriminalizatzen diren bezala, emakume arrazializatuak ere gehiago sexualizatzen dira, indarkeria maila handiagoa jasaten dute, eta erantzun horien beharra dute. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-06

Emakume migratzaileak eta arrazializatuak gizartearen parte garrantzitsuak gara. ETC-prentsa   Berria, 2019-12-19

Gogorarazi du komunitate arrazializatuek denbora dezente daramatela egoera salatzen. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-10

Kide arrazializatuek eskatu bezala, pribilegioak indarrez inarrostea. ETC-prentsa   Berria, 2019-11-09

Aldiz, emakume arrazializatuak, gazteak, gay eta lesbianak heterodoxotzat jo izan dira, arriskutsutzat. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-11

Izan ere, zigorra erabiltzen da herritar guztiak menperatzeko, baina baita talde arrazializatuak, pobreak eta zaurgarriak kontrolpean izateko ere. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2019-04-19

Sistema zapaltzaile honen beso armatuak, Poliziak, pertsona arrazializatuak kriminalizatzen ditu, kapitalaren etxegabetzeak babesten ditu jendea kale gorrian uzteraino, eta errefuxiatuak deportatzen ditu. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-06-28

Umoreari eta zentsurari buruz diharduela, Aysa Nuevek interesgarri zaizkidan honako galderak planteatzen ditu: Munduan zehar milioika pertsona historian lehen aldiz ahotsa goratzen ari dira, emakumeen, LGTB pertsonen, aniztasun funtzionala dutenen nahiz arrazializatuen iritziak entzuten ari gara lehen aldiz eta hau eskubideetan atzerantz egitea da benetan? ETC-zientzia, zuzenbidea   Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen, Askoren artean, UEU, 2019

2019. urtean Emakunde Saria jaso zuen, aitorpen hori eskuratu duen lehenengo emakume etorkin eta arrazializatua izanik. ETC-entziklopedia   Cony Carranza Castro, Wikipedia

Baina ez hori bakarrik, klase sozial prekarioenek, adibidez, langileek, migranteek edo pertsona arrazializatuek ere karga hori izaten jarraitzen dute. ETC-entziklopedia   Ugalketa lan, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus