Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrazatu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) 1 izond narriatua, hondatua.
Nola gure lehenbiziko aita hark, gure naturaleza haur, bere bekhatuaz narriatu, arrazatu, eta eritokitu baitzuen, handik gara hain arrenkuratsu, inzirinatsu, eta on behar. ETC-zientzia, zuzenbidea Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio, Askoren artean, EHU/UPV, 2018
2 izond gizarteak ezarritako arraza kategoriaren ondorioz onura edo bazterketa jasotzen duen pertsona. ik arrazializatu.
Emakume arrazatua du gogoetaren subjektu Naïma Hamrouni ikerlari feminista quebectarrak. ETC-prentsa Argia, 2016-07-17