Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrauzkara (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi) izond arrautza itxurakoa.

Jakina zen planetak makurtuak daudela, elipse deritzon formako ibilbide arrauzkara jakin batean orbitatzeko -Richard Feynman-en hitzetan, "oso kurba jakina eta zehatza"-, baina ez zekiten zergatik zen hori horrela. ETC-literatura, saiakera   Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009

Beltxarga-ikur arrauzkara zegoen eskegita burdinazko atetzarraren ondoan. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

[...] garai hankadun bat, gorri ilunez lakatua, zirtzilkeriaz betetako hiru apalekin: agatak eta harrizko arrautzak, sudur-hautserako kutxatxoak, bonboi-kaxak, jadezko hautsontziak, nakarezko maskor bat, sakelako erloju bat zilarrezkoa, beira landuzko ontzi bat, kristalezko piramide bat, miniatura bat marko arrauzkara baten barruan. ETC-literatura, saiakera   Gauzak, George Perec (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2014

Bukaeran, ilunpean ia, gela arrauzkara handia egon da urteetan. ETC-prentsa   Berria, 2006-06-14

Bulego arrauzkarako mahai gainean WSJren asteleheneko alea jarri ziotenean, zer pentsatuko ote zuen George W. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-08

Intsektu zapalak dira, eta arrauzkarak: orokorrean, iletsuak eta gorriak izaten dira. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-22

Helburu horretarako, lekua ezin hobea zen, eta, nahiko esfortzu txikiarekin, ur-mailaren gainetik lur-eremu arrauzkara bat sortzea lortu zuten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

Kolore arre-gorrixkako arrauzkara du, 25cm zabal izatera irits daitekeena heldua denean. ETC-entziklopedia   Buia (animalia) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus