Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraunontzi (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz arraunek higiarazten duten ontzia.

Jord? eta biok arraunontzi zaharrak ginen kargaontzi erraldoi eta ikaragarri horien ondoan, beren fulard gorriekin eta beren giltzatakoak eskuan. ETC-literatura, saiakera   Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015

Hamaika edo hamabi urterekin, arraunontzi bat egin zuten, eta Dundarave Pier-en uretaratu. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

Langileek eskulana ematen diete enpresei, baina ez dira arraunontzi bati kateatutako galerianoak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-16

Ez da harritzekoa arraunontzi enpresa egile esanguratsuena oriotarra izatea. ETC-prentsa   Argia, 2001-09-02

Maiz arraunontziak erabiltzen zituzten, hondartzetan lehorreratzeko eta ibaietan gora joateko aukera ematen zielako. ETC-prentsa   Argia, 2016-01-31

Maiz arraunontziak erabiltzen zituzten, hondartzetan lehorreratzeko eta ibaietan gora joateko aukera ematen zielako. ETC-entziklopedia   Pilier uhartea, Wikipedia

Jatorrian, inguraketa-arrantzarako erabiltzen ziren arraunontziak ziren, batez ere antxoa harrapatzeko. ETC-entziklopedia   Traineru, Wikipedia

Ziaboga arraunontzi bat baliza baten inguruan biratzean datzan maniobra bat da. ETC-entziklopedia   Ziaboga, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus