Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpata dantzariak Herriko etxetik irtetean jotzen da, beraren zortziko txit ezagun bat, gizon dantzaren hasierako soinuan bezala arratza jotzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 46 zbk., , UEU, 2003 - uztaila-iraila
Aretoko besaulkietan 2 urte ere ez dituen haur batekin jolasean ari da Monica de Nut, kantari eta arratz-txiki jotzaile galiziarra: agertokiaren ertz batean, txalapartaren soinua fintzen ari dira Mikel Ugarte eta Harkaitz Martinez De San Vicente, Oreka Tx-ko kideak: haien atzean da Mixel Ducau, alboka eta gitarra afinatzen (klarinetea eta saxoa ere ez ditu urrun): haren aldamenean, Rona Wilkie biolin jotzaile eskoziarra: oholtzaren beste aldean batu dira, berriz, Gwlym Bowen Rhys gitarra eta mandolina jotzaile galestarra, Bec Applebee perkusio jotzaile eta kantari kornuallestarra, Marit Talens kantari eta perkusio jotzaile frisiarra eta Iņigo Egia perkusio jotzailea. ETC-prentsa Berria, 2018-04-24
Arropa garbitzen ari ziren, eta arratza irauli egin da, eta ura borborrean eta lixiba isuri dizkio amonari eskuetara. ETC-literatura, saiakera Jaiotze markak, Nancy Huston (Iņigo Errasti), Alberdania, 2009
Miquela eta biak garbitegiko etxolara joan ziren lixiba-arratz baten eta ureztatzeko mahukaren bila. ETC-literatura, saiakera Ispilu hautsia, Rodoreda, Merce (Antton Olano), Alberdania / Erein / Igela, 2013
Upategian, sukaldean, edonon: pipak, dupak, tinak, tinakoak, turrilak, upelak, barrikak, barrikotak, bordelesak, hetoak, baldeak, kubak, kubetak, kubeletak, sardinzar-barrilak, lixibarako arratzak, neurriak hartzeko hordiak, erradak, suilak, ferretak, gailetak. ETC-literatura, saiakera Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015