Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrastoan adlag arrastoari jarraituz.

Batzuk badaude jada arrastoan.  Berria - Kultura   2004-03-09

Sindikatuaren arabera, "ugazaben arrastoan" dabiltza Eusko Jaurlaritzako, Eudeleko eta Foru Aldundietako agintariak  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Pobreak bidez bide eta Ku Klux Klanekoak beltzen arrastoan zebiltzan urte haiek... ez ziren bederen izan berdintasunik handieneko urteak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 107. orr.

Euskaldunon Egunkaria-rekin zorretan, hark egindako arrastoan dabil Berria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Emakumerik ere bildu zen taldera haren arrastoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Beste kuku batek joko ziokeen, noski, gorputzaren grinak asetzeak ilehoriaren arrastoan jartzeko aukera ematen bazion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Lan asko egin ziren ikurrinaren aldarrikapenaren inguruan, baina ez nuen bilatzen ari nintzenaren arrastoan jarriko ninduen ezer aurkitu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 117. orr.

Niretzat garbi zegoen Slytherinen oinordekoaren arrastoan zeundela zu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 261. orr.

Hara, gauza bat garbi dago behintzat: Linok Bruno aipatu badu, zuek okerreko arrastoan jartzeagatik baino ez du egin, Elsa babestearren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Gure artean: zergatik zabilzkidate arrastoan inguruz inguru, arte-sare batera eraman nahian bezala?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.

Agurra -top kanten arrastoan jarraitzeko- tristea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Arrastoan zetorren gizona atari batean ezkutatu zen Josebaren geldierakoan, eta gero atzetik jarraitu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 167. orr.

Zer esan, hura arrastoan jarri eta ez zirikatzeko?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 58. orr.

Eskatzailea arrastoan sartzen hasten zen orduan: ez ote zuen eskupekorik eman behar izango?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Orain arte behintzat, euskarak lortu du bizirik irautea, euskara behekoak lortu du goiko hizkuntzen arrastoan ibiltzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 22. orr.

Juan Martin Elexpuruk eta Iban Arantzabalek lekuko garrantzitsuen arrastoan jarri gaituzte.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrastoan ibiltzea (4); arrastoan sartu (7); arrastoan sartuta (3); arrastoan sartzea (3); arrastoan sartzeko (6); arrastoan sartzen (5); garaipenaren arrastoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus