Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrangurazko izlag arrangurari dagokiona.
Oihu orokorra zabaldu zen, izu eta arrangurazkoa portugaldarren aldean, deabruen bozkariozkoa harresietako adarbeetan, non moru-jende beltzak palko batetik bezala begiratzen baitzuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.
Isiltasun eta kontentamendu horietan luze ari dira solasten, arrangurazko erauntsietan edota amodioan murgilduz arteka. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.
Hilzorian izan eta bizirik egon nahi duten herrien hitzak dituzte, arrangurazkoak anitz, bozkario eta itxaropenezkoak noiz edo noiz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 92. orr.