Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arranguraz adlag arranguraturik.

Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak besterik zioen goizean, arranguraz  Berria - Harian   2006-02-01

Kopeta ilundurik, bere baitan arranguraz egin zuen: "Zer esango ote du jendeak hemendik aurrera? ".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

-Zigortuta egon nintzenean Filchek haren ezkutuari berrogeita hamarren bat aldiz distira aterarazi zidalako -erantzun zion Ronek arranguraz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Zinkurin egin zuen Willemek, gustuko gaia eten izanaren arranguraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.

-Kezkatuak, beren geroaz arranguraz beteak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 13. orr.

Eskuara du ama hizkuntza, eta injustizia ororekiko sentiberatasuna bihotzean daraman gizona izaki, herriari dion atxikimenduak eta maitasunak fite eramanen du arranguraz bizi duen egoerari engaiamendu pertsonalarekin erantzutera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

Hark Tomekin eta Honeyrekin igaro zuen aldian, arranguraz izan nintzen, arazoren bat edozein unetan leher zitekeelakoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 331. orr.

Oihu orokorra zabaldu zen, izu eta arrangurazkoa portugaldarren aldean, deabruen bozkariozkoa harresietako adarbeetan, non moru-jende beltzak palko batetik bezala begiratzen baitzuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

-Ia, esnatu, nahizu? -oihu egin zion arranguraz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Zer dela-eta? -arranguraz esan zuen, Bartolome Izeta aingeruaren eskua hartzeko astirik eman ez niolako, beharbada.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 316. orr.

-Beranduegi ari zara -esan nion bisitariari, arranguraz.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 147. orr.

Niri dagokidanez, arranguraz dut neure zortea onartzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus