Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arranguran adlag arranguraturik.

Ebanjelioan ere agertzen dira bi joera: batetik presa; Jainkoaren erreinua hor da, beraz hortan sar eta hori heda, berehala! Besteetik erakaspen hau: ez beti bizi biharkoaren arranguran eta kezkan, egun bakoitzari aski zaio bere zama! Eta munduko lotura tinkoetatik libra izpiritua...  Herria   2001-02-22

Aspaldiko urtetan, Betarramixtak joan ziren hego Ameriketan bizi ziren euskaldunen arranguran, Mixel Garicoitz-ek igorririk.  Herria   2004-10-21

"Zure lagun horiek ez zaizkit gustatzen! ", esaten zuen Lolak arranguran.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

Gutun hori igortzen dizut neure gutunaren zirriborroarekin batera; irakurri eta juja: ikus nolako faltsukeria nabarmenaz erraten didan ez dela amorosturik, alderantziz dela ziur naizen arren; eta arranguran datorke halaber baldin gero engainatzen badut, nahiz ez duen ni aldez aurretik engainatzeko beldurrik!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

-Etiennerengatik eta bertze biengatik arranguran?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus