Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banatzaileak, kamioi gidariak, arraindunak edo mekanikariak izango ziren, mundua martxan jarri ahal izateko berogarriren bat hartzen. ETC-literatura, saiakera La lutte finale, Joxean Agirre, Elkar, 2008
Amantal eta xal beltzez Benidormeko antxoak egunkari orritan biltzen dituen arraindun zaharra. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Arraindunari arrain-saltzailea esaten diote batzuek. ETC-literatura, saiakera Arrazoia ez dago edukitzerik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2012
Ordu laurden bat beranduago, auskalo zergatik, Juanito Oiartzabal genuen hizpide: izar mediatiko bihurtu aurretik harakina edo arrainduna izan ote zen. ETC-prentsa Argia, 2009-12-20
Arrandegi gabe ginen eta guretzako poztekoa da arrainduna herrira etortzea. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-02-03
Arrainduna astean behin etortzen da. ETC-prentsa Goienkaria, 2006-11-17
Arrantzu burutsuago baten aldeko kanpainak han ez dira espainolezko Pezqueñines, no gracias bezalako arinkerietan geratzen, ezta gure arraindunei entzuten zaien "bertako bisigua aspaldi bukatu zela" bezalako kexuetan ere. ETC-prentsa Argia, 2012-05-13
Urte asko zeraman arraindun bat, esaterako, ogitartekoa jateko eskuak arrandegiko iturrian ez garbitzeagatik kaleratu zuten. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-09-04
Arrainduna zen amona, baita nire ama ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2015-12-18