Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salbuespenez ehizan bertan ere lagundu dezakete, zetazeoak inguratuz eta arpoituz, beharrezkoa baldin bada, araudi honek agintzen duenari jarraikiz betiere. ETC-literatura, saiakera Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007
Kopetako ebakia Parisen egin zuen; marrazoak arpoitzen ibili zenetik, markatuak ditu bernak, eta gerrako metraila tiro bat dauka belaunean. ETC-literatura, saiakera Mrs. Hemingway, Naomi Wood (Garazi Goia), Txalaparta, 2016
Kontatzen zuen adjektibo doia arpoitu zain, pikadurako tabakoa erretzen zen garaikoa izaki bera, zigarroak egiten ematen zuela denbora. ETC-prentsa Berria, 2005-04-26
Eta diot nik, paperean iltzatutako hitzek ezin badute ufada hori arpoitu, are alferrikakoagoak izango direla airera jaurtitako hitzak, zehaztasunetik hain urrun dauden baina memorian irauteko eginak diruditen berba iheskorrak. ETC-prentsa Argia, 2012-07-15
Aurkitutako lehenengo marrazoa 4,6 metrokoa zen. Harrapatua eta arpoitua izan zen Hegoafrikako Table Bayko kostaldean, 1828an. ETC-entziklopedia Marrazo balea, Wikipedia
Ugaztun espezie txikiak arpoitzeko makila zorrotzak sortzen ere aurkitu da. ETC-entziklopedia Txinpantze, Wikipedia
Alotzek birao beldurgarria jaurti du, tuneleko oihartzunean munstro arpoitu baten ulua iruditu zaidana. ETC-literatura, saiakera Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza, Elkar, 2018