Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arotzia (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi) iz arotzeria.

Jonek arotzia eta ebanisteria ikasi zituen, eta Joycek ikastetxeetan musika irakasteko titulua atera zuen. ETC-literatura, saiakera   Zorion handiegia, Alice Munro (Nagore Tolosa / Naroa Zubillaga / Aiora Jaka / Itziar Otegi), Meettok, 2012

Noblezia hidalgia egingo badau, edo egin beharko ditu papel faltsuak, edo egin biarko dau prueba egiazkua, nola bere antepasauren bizi izan zan ez argintzan, ez arotzian, ez zapateritzan [...]. ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-12-20

Dakarren arotzia ikasi nuen, arrantzaleentzat egiten genuen lan, baina salmenta eskasa zen. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-30

Baserriko arotzia eta itxiturak ez ziren estankoak, barrenean etengabe berriztatzen zen airea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Hormak, habeak eta teilatua bera Burdin Aroko arotzia- eta ingeniaritza-ezagueretan oinarritutako esperimentazioaren emaitza dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Itxura dotorea eta hutsarteak dituzten arotziak daude, batez ere beheko solairuko arkuetan. ETC-entziklopedia   Aita Menni Ospitalea, Wikipedia

Burdinurtuzko zutabeek eta ate eta leihoetako arotziak, aretoetarako sarrerako ardatz bertikaleko ate birakariek esaterako, "Art Nouveau" itxura ematen diete harrera lekuari eta aretoei. ETC-entziklopedia   Arocena hotela, Wikipedia

Beste fatxadetako eta bao guztietako arotzia eta burdineria mende honetakoak dira. ETC-entziklopedia   Urdanibia jauregia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus