Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arnoketa (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) adlag arnoa erosten. ik ardoketan.
Larunbat goiz batez, katalintzar bat nunbaitik muntaturik -hogei pintakoa, itzulia bali egiteko gisan- Mattin zapataina arnoketa abiatu zen. ETC-prentsa Herria, 2007-05-17
Hor ere gauzak aldatu: ez dute gehiago etxez-etxe ibiltzerik, ez ostalerek arnoketa, ez-eta laborariek saltzerat; denetan sartu baita komertzioa bere aiseriak eta soberakinak eskainiz orori, bakotxak hauta dezan. ETC-literatura, saiakera Ene artzain-etxolak, Emile Larre, Auspoa, 2001
Seme zaharrenak gaztetzen hasi zirelarik, beraien aldi zen gero arnoketa ibiltzea, gehienetan Urepele Kintoko Pallaenea bentara joanez... ETC-literatura, saiakera Lantziritik... Etxalaira, Gexan Lantziri, Elkar, 2016