Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arimakari (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz hilaren alde egiten zen elizkizuna. ik hileta; funeral.

Bestelako xedapenik izan ezean, dohaintza-hartzaileak dohaintza-emaileen lurperatze, hileta eta arimakariak ordenatu eta ordaindu beharko ditu, tokiko usadioarekin bat etorriz eta etxeari dagokionaren arabera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Zenbatekoaren erdia gotzainari emango zaio, horrek arimakarietarako, eta Elizaren laguntza eta beharrizanetarako destina dezan, eta beste erdia gobernadore zibilari emango zaio, hildakoaren bizilekuko ongintza-erakundeetarako, edo, halakorik izan ezean, probintziakoetarako destina dezan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, (Eba Gaminde, Begoņa Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2007

Testamentugileak, bere arimaren aldeko arimakari eta erruki-egintzetarako, bere ondasun guztiak edo batzuk xedatzen baditu modu zehaztugabean eta horien erabilera finkatu gabe, albazeek ondasunak salduko dituzte eta horien zenbatekoa banatuko dute; zenbatekoaren erdia gotzainari emango zaio, horrek arimakarietarako, eta Elizaren laguntza eta beharrizanetarako destina dezan, eta beste erdia gobernadore zibilari emango zaio, hildakoaren bizilekuko ongintzaerakundeetarako, edo, halakorik izan ezean, probintziakoetarako destina dezan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus