Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Reno hiria dena argitan zen afaldurik jalgi ginenean, holako hiri horiek baitute egunazko itxura, karrikak autoz beteak, horien erdian zaudelarik, etxe, hotel, saltegi, ala bertze, oro zoin gorago zeruari buruz. Herria 2003-12-04
Hunek argitan ezartzen du marrazki bizidunaren egiteko moldea. Herria 2004-12-16
Zure leihoak argitan zeuden, nire bihotz guztia burrunban. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.
Aterpea oraino argitan dago, baina erromes gehienak ohean daude, batzuk irakurtzen, besteak ja loan sartuak, batto korroka aplikatu batez artatzen bezala dela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.
Eta orduan, ilargiaren argitan, ertzain saldoa ikusi nian biltegi inguruetan, ezkutatuta, zelatan, basurderen bat harrapatu beharko balute bezala. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 126. orr.
Kazetariek burua kaieretatik jaso barik idazten zuten mahai gaineko kriseiluen argitan, lekuko izugarriei begiratzeko uzkur baleude legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 54. orr.
Garai hartako leloa Dobzhansky-ren esaldia zen: "biologian ezerk ez du zentzurik eboluzioaren argitan ez bada". Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.
Luzaroan geratu ziren hala, blaituta, ilunpean inarrosita, itsasora jausten ziren tximisten argitan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 67. orr.
Ukitzen dituzun eguzki guztiak itzaltzen omen dira, baina nahiago dut zure eklipsearen argitan bizi, unibertsoko eguzki guztien itzalpean baino. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 143. orr.
Lege idatzi baten bidez, ordu arte sakabanatuta zegoena testu bakar batean jartzekoa zen, gizabanakoaren adimen eta arrazoimenaren argitan, aro berriari zegozkion lege zibil berriak egokiro eho eta mamituak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.