Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardoketari (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz ardo sailtzailea.

Konparazioak ez zuen ardoketaria ikaratzen. ETC-literatura, saiakera   Txokolazteko dinamita, Mikel Taberna, Susa, 2001

Gisa horretan, preso eta gatibuaren arteko solasaldietan antigoaleko idazle handi eta pentsalari handien agerpenak sarritzeaz gain, adibidez, inprimatzaile jendearen aipamenak ere tartekatzen hasi ziren, soldadu, ferratzaile, merkatari, mandazain eta ardoketariez baizik ez zekien Bereauren harridurarako. ETC-literatura, saiakera   Beñat Dardo, Joxan Oiz, Susa, 2006

Espirituek isuri egiten zuten oraindino, eta behekoek zelan-halan hartu zuten ardoa: lora-neskek ahoa zabalduz edo ardoketari gorriengana jauzi eginda musu emanez gehiago hartzearren. ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Bai abere klase eta basapizti guzien, bai hamaika jendemodu ezagun eta arrotzen ibileraren testigu: artzai, itzai, meatzari, ikazkin, bidelapur, tratalari, egurketari, iheslari, ardoketari, mandatari? ETC-literatura, saiakera   Goizuetan bada gizon bat..., Patziku Perurena, Alberdania, 2010

-Ardoketari batek ekartzen dit Bordele ondotik. ETC-literatura, saiakera   Gure Jerusalem galdua, Aingeru Epaltza, Elkar, 2013

[...] Dori errekardaria bere hiru semeekin, Martin Gorri ardoketaria beti bezain eder, aitaren moldiztegiko laguna beti bezain uzkur, [...]. ETC-literatura, saiakera   Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus