Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ardazle (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz irulea, ehungilea.
Adibidez, egia al den gurean hainbeste direla fededun kristau-katolikoak erlijioa bizimoduaren ardazle izatearen zentzuan, bederen, fedearekin baino estatusarekin eta bestelako identitate ezaugarri batzuekin lotuago ikusten baititut ikastetxe erlijiosoetako matrikulazioak edota bataio-jaunartze-ezkontza errituak. ETC-prentsa Berria, 2017-12-09
Atauneko desagertutako Luzpeltz baserrian ardazle talde handi bat elkartzen zen gauetan. [...] Neska iturrira zihoan bitartean gainontzeko ardazleak ilargipean baserriko atarian urduri noizean behin "nondik zoaz?" galdetzen zioten. [...] Halako batean haize bolada batek gogor jo zuen baserriko ataria ardazleak izutuz, eztarriko ahotsa batek zera zioen arabera. ETC-entziklopedia Gaueko, Wikipedia