Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uda arratsaldetan, luzaz ibiliak zirelarik ardantze bazterretako bide harritsuetan, edo baserri betean errepidez, eta gariek uhain bazegitenean iguzkitara, aigeru-belar usainak bazoazila airean, halako hats neke batek hartzen zituen, eta bizkarraz lurrera etzaten ziren, burxoratuak, mozkorturik bezala. ETC-literatura, saiakera Maitasunaren ikasten, Gustave Flaubert (Jean Baptiste Orpustan), Maiatz, 2006
Alhor eta ardantze landu gutiago baldin bada, hiri eta etxe gutiago, bada jitezko landaretze gehiago, phentze gehiago, xara atherbe itzaltsu gehiago, ezberdintasunak usuago dira eta makurguneak elgarretarik hurbilago. ETC-literatura, saiakera Ibiltzale bakartuaren ametsekeriak, Jean-Jacques Rousseau (Jean Baptiste Orpustan), Atlantica, 2007
Erakusten digute behiala paisaia nolakoa zen, zer landaredia zegoen, oihanik zegoen ala ez, nolako lanbideak zituzten eta aunitzetan desagertu diren gauzak ere bai: ardantzeak iparraldean edo hariztiak hegoaldean, adibidez. ETC-prentsa Argia, 2014-05-25
XIX. mendean, haatik, beherakada nabarmena izan zuen ardantze lanak, eta, hamarkada batzuk etsipenean eman ostean, hainbat mahastizainek ahalegin bizian aritzeko konpromisoa hartu zuten 1953an. ETC-prentsa Berria, 2016-07-21
- Finkak, baratzeak, larreak, ardantzeak, olibondo-sailak, zuhaiztiak, pinudiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 71 zbk., , UEU, 2009 - urria-abendua
Eta zer den nagiaren landatik eta ero gobernugabearen mahastitik edo ardantzetik iragatea deklaratzen du Glosak. ETC-zientzia, zuzenbidea Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017
Hain zuzen ere baselizaren ondoko ardantze batean aurkitu ziren 1583. urtean brontzezko bi lamina I. eta II. mendetan dataturiko latinezko inskripzioekin. ETC-entziklopedia Trinitatearen basilika (Arre) , Wikipedia
Ezkaba mendi hegaleko ardantzeen mahatsekin ekoizten da. ETC-entziklopedia Txakolin, Wikipedia